argia.eus
INPRIMATU
IƱigo Gonzalez
“Negarrez nola torturatu ninduten kontatu nionean, beste aldera begiratu zuen Marlaskak, tramite hutsa banintz bezala”
  • Aztnugal auzian atxilotutakoen torturak ez ikertzeagatik Estrasburgok ezarritako zigorrak eman dizkiote Fernando Grande Marlaska Espainiako barne ministroari, Madrilen: "Ba al zenekien toturatuak izaten ari ginela?".

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko urtarrilaren 21a

2011n Guardia Zibilak Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz atxilotu zituen Iñigo Gonzalez, Jon Patxi Arratibel, Xabi Beortegi, Iker Moreno, Gorka Zabala eta Gorka Mayo nafarrak, eta denek salatu zituzten torturak. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren azken zigorra eta CPTk kasu horiei buruz egindako txostena emateko Espainiako Barne Ministerioak Madrilen duen egoitzara joan dira gaur. Grande Marlaska Barne ministroari igorri diote informazio hori, eta tortura salaketen aurrean entzungor egitea egotzi diote.