argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Cabacasen familia eta lagunei babesa adierazteko manifestua
  • Larunbat honetan, irailak 29, esparru ezberdinetako hainbat lagunek sinatutako manifestuaren aurkezpena egingo da goizeko 12:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Uriola.eus @uriolaeus 2018ko irailaren 25
Iñigo Cabacasen gurasoak euren abokatuarekin (Argazkia: uriola.eus)

Iñigo Cabacas Lizeranzuren erailketaren epaiketa urriaren 15ean hasiko da. Kasu honetan, 6 ertzain egongo dira akusatuen aulkian eta epaiketa 3 astez luzatu daitekeela argitu dute. Jone Goirizelaia familiaren abokatuak adierazi duenez: "Notizia ona da, hainbat urtetan borrokan egon ostean familia justizia eskatzeko aukera edukiko du".

Epaiketaren aurrean, eta Iñigo Cabacas Lizeranzuren familia eta laguneei babesa adierazteko, esparru ezberdinetako hainbat lagunek sinatutako manifestuaren aurkezpena egingo da. Esan bezala, Bilboko Kafe Antzokian bilduko dira goizeko 12:30ean

Sinatzaileen artean, besteak beste, izen hauek aurreratu ahal dituzte:

.        Aitor Merino (aktore eta zuzendaria)

·        Patxo Telleria (aktorea)

·        Lander Otaola (aktorea)

·        Itziar Ituiño (aktoresa)

·        Fermin Muguruza (abeslaria)

·        Kepa Junkera (musikaria)

·        Aiora Renteria (Zea Mays taldeko abeslaria)

·        Juan Antonio Nielfa, La Otxoa (artista)

·        Dani Alvarez (EITB-ko kazetaria)

·        Xabier Lapitz (EITB-ko kazetaria)

·        Joseba Solozabal (Tele Bilbao-ko kazetaria)

·        Iñaki Lasagabaster (UPV-ko irakaslea)

·        Jule Goikoetxea (UPV-ko irakaslea)

·        Cesar Martinez (UPV-ko irakaslea)

·        Toti Martinez de Lezea (idazlea)

·        Joxe Mari Agirretxe, Porrotx (pailazoa)

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.