Duela sei urte hil zen Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilokada batek eragindako zaurien ondorioz. Bere heriotza argitzeko sei ertzainen aurkako epaiketa hasiko da urrian. Familia eta lagunak epaiketaz eta urteurreneko jardueraz mintzatu dira.
"Zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa" leporatuta, sei ertzainen aurkako epaiketa urriaren 5etik azaroaren 9ra egitekoa da. Baina Perezen hitzetan, "parodia mingarri bat izateko arriskua dago, operatiboaren arduraduna eta arduradun politikoak ez direlako aulkitxoan eseriko".
Kezka dute Iñigoren senide eta lagunek instrukzioaren prozesu osoan zehar operatiboan parte hartu zuten ertzainek "babesa itzela" izan dutelako. Euren esanetan, "mingarriena eta harrigarriena" operazioaren arduradunak, Ugarteko-k, izan duen "babes politiko eta juridiko izugarria" da. Agerraldian, Ugartekoren "azken ekintzari" ere erreferentzia egin diote, "familiaren abokatua eta Naiz eta Gara-ko zuzendaria eta kazetari bat salatzea".
Badira instrukzioaren prozesuan gertatutako irregulartasun gehiago ere adierazi dutenez. "Ikerketaren luzapena, frogak jasotzean egon diren oztopo eta desagerpenak" edota "deliturik ikusten ez duen fiskaltzaren jarrera", esaterako. Guzti horrek "kezka" eragiten diela azpimarratu dute.
Pilotak
Moskuko Spartak eta Marsellako Olympique taldeetako jarraitzaileekin izan diren istiluak direla eta, Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek gogor kritikatu dute "futbolaren aitzakiapean", Ertzaintzak "berriro" mahai gainean jarri izana gomazko piloten gaia: "Piloten erabilerari bultzada eman die". Egun ez dago debekatuta pilotak erabiltzea, eta "segurtasunerako elementu direlakoan, arrisku bizian jartzen gaituzte hiritarrak", Marta Perezek esan duenez.
Urteurrena
Iñigo Cabacasen heriotzaren seigarren urteurrenaren harira, senide eta lagunek, guztira 50 bat pertsonak, bideo bat egin dute.
Apirilaren 5ean La cifra negra dokumentala proiektatuko dute 19:15ean, Bilborocken. Estatu espainiarreko bortizkeria instituzionala salatzen duen lana da. Tartean dago Cabacasen kasua ere. Dokumentalak Manuela Carmena, Joaquim Bosch, Rafael Ribo edota Willy Toledoren iritziak jasozten ditu beste askoren artean. Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da eta, besteak beste, Jone Goirizelaia Cabacas-Liceranzu familiaren abokatuak parte hartuko du.
Apirilaren 6an, gomazko piloten eskaintza egingo dute, Justizia Jauregiaren aurrean, 19:00etan.
Apirilaren 7an, Iñigo Cabacasi urteroko omenaldia egingo diote Kirruli plazan, 13:30ean.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]
Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]
Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]
Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia berresten du bere erabakiarekin Espainiako Epaitegi Gorenak. Ertzain bakarra izan zen zigortua Iñigo Cabacasen heriotzagatik.
Ertzaintzak “eraldaketa sakona” aurrera eraman ondoren, “hobera” egin duela dio Segurtasun sailburuak. Cabacasen familiak “gezurretan” aritzea leporatu dio.
Cabacas kasuko auziperatuen “inpunitatea hautsi” eta berriz horrelako gertakaririk ez izatea bermatu behar dela azpimarratu dute manifestariek. Justizia egiteko borrokan jarraituko dutela ere adierazi dute.
Paintballeko eskopetekin koloredun pilotak tirokatuz Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegia margotu du Ernaik, Cabacas auziaren epaia salatzeko.
Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon asteazkenean eta igandeko manifestazio handirako deia egin dute. Gasteizen mobilizazioekin jarraituko dute ostegunean.
Ostegunean eman zuen epaia Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak. Iñigo Cabacasen guraso, senide, lagun eta kasuko abokatuek jakinarazi dute Auzitegi Gorenean helegitea jarriko dutela.
Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute ostiralean Bilboko Kafe Antzokian deitutako prentsaurrekoan. Beraien ahotik kontatu nahi izan diote jendarteari gertatutakoa, baita nola sentitzen diren ere.
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketaren azken aurreko egunean, behin betiko ondorioak eta eskaerak aurkeztu dituzte alde guztiek. Hasierako eskaerari eutsi dio fiskalak: ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du akusatuentzat. Minduta, haserre, malko artean... [+]
Urriaren 15ean ekin zitzaion Iñigo Cabacasen heriotzaren gaineko epaiketari, eta azaroaren 9an amaituko da. Orain arteko saioetan kontrajarri egin dira ertzainen gehiengoen eta kaleko testiguen bertsioak. Asteartetik aurrera adituek deklaratuko dute.