argia.eus
INPRIMATU
Ingeleseko hitzak Europako hainbat hizkuntzatara itzultzen ditu bilatzaile batek
  • European word translatorrek kontinentean hitz egiten diren zenbait hizkuntzara itzultzen ditu ingelesezko hitzak. Tartean, euskarara.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 27a
Europako zenbait hizkuntzaren mapa bat.

UK Data Explorer webguneak sortu zuen mapa hau, energia berriztagarri mailak, biztanle kopurua eta tenperaturak neurtzen dituzten beste mapa batzuekin batera. Mapa horretan, Europako hainbat hizkuntzatara itzultzen ditu ingelesezko hitzak. Euskarak ere badu bere lekua, zuzenketak guztiz zuzenak ez badira ere. Euskaraz gain, Espainiako Estatuan galiziera eta katalana ere ageri dira.