argia.eus
INPRIMATU
Berri Txarrak
“Infrasoinuak eguneroko zarataren azpian dauden hotsak dira”
  • Berri Txarrak taldeak 9. diskoa plazaratu du: 'Infrasoinuak'. Hamar abestirekin osatu dute lana. Melodiatik gertuago. Distortsiotik urrunago. 2018ko martxoaren 17an aurkeztuko dute BECen. Hiru taldekideei elkarrizketa egin diegu Metropoli Forala magazinean. 'Katedral bat' abestiaren bertsio akustikoa ere jo dute, zuzenean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abenduaren 01

 

Gorka Urbizu (abeslaria eta gitarrista):

"Egungo errealitatean kulturak garrantzia galdu du. Irudiaren garaiotan kirolariak, txiolariak eta antzekoak bihurtu dira erreferentzia. Gauzak aldatzeko musikaren balioa aldarrikatu nahi dugu. Autokritika ere egiten dugu, noski. Ez gatoz inori lezioak ematera". 

David Gonzalez (baxua):

 “Ez dugu indarrik galdu. Egia da lan honetan energia melodian dagoela, bereziki. Nahiz eta distortsio gutxiago izan, gure oinarrian beti ditugun erritmo biziak ez dira bazterrean gelditu”. 

Galder Izagirre (batería-jotzailea): 

“Taldea sendo dago. 23 urte bete ditugu baina oraindik indarrez gaude sortzen jarraitzeko. Gauza berriak egiteko kezka dugu. Beti bila gabiltza. Bidea egiten jarraitu nahi dugu munduan zehar”.

Elkarrizketa hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.