EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko ikasle eta irakasleek aldarrikapen agerraldia egingo dute 13:30etan, Leioako Kanpuseko Mikel Laboa Plazan. Hiru aldarrikapen egingo dituzte: Informazio eskubidea praktikara eramatea, informazio eman eta jasotzeko jarduna errespetatua izatea eta albisteak kritikoki lantzeko askatasuna. Azken hau sustatzeko, unibertsitateak kazetaritza kritikoaren aldeko apustua egitea eskatuko dute.
Ohar hau bidali dute hedabideetara:
Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek atxilotze agindua jaso zuten Segiko kide izateagatik. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek Donostiako Boulevarra okupatu zuten Askegunea izeneko ekimenari hasiera emanez. Herri harresiaren babesaz, Askeguneak 3 egunez iraun zuen, ostiralean, Ertzaintzak ekimena hondatu eta gazteak atxilotu zituen arte. Ertzaintzak metodo bortitzak erabili zituzten herri harresiko kideen zein bertan gertatzen zenaren berri ematen saiatzen ziren informatzaileen aurka.
Informatzaileen kasuan, Lander Arbelaitz Argiako kazetariarena dugu oihartzun gehien izan duen adibidea beste zenbaiten artean. Komunikatzaileak Ertzainen kontrolpean zeuden une oro eta ezin izan zuten informazioa modu aske batean lortu. Egun hartan, informazioa kiosko batetik ateratako irudietara mugatu zen, gertaeren berri emateko kioskotik atera ezinik. Herri Harresiko kideen materiala beharrezkoa izan da benetan gertaturiko guztia ezagutarazteko. Horregatik, gure babes guztia adierazi nahi diegu bertan komunikazio lanetan jardun zuten guztiei.
Honen guztiaren aurrean, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasle eta irakasleek honako hau aldarrikatzen dugu:
Hemendik aurrera lantzen diren ekimenetan, Askeguneak izango duen jarraipenean adibidez, aldarrikapen hauek onartu eta praktikara eramatea nahi dugu.