argia.eus
INPRIMATU
Informatikari Euskaldunen Biltzarrerako (azaroan 2024koa) komunikazioak aurkezteko deialdia
  • Azaroan izango da aurten berriz Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), UEUk bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, eta jada komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago, urriaren 4a arte. Gaia, adimen artifiziala (AA), aurreko IEB bilkuran bezala. 2024ko edizio hau IEB-ren 13.a izango da.

Sustatu 2024ko irailaren 09a

Bi komunikazio-deialdi antolatu dituzte aurtengo IEBra begira:

  • Batetik, ohi bezala, informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak jasoko dituena.
  • Bestetik aurten dei berezia luzatu nahi diete informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri emateko.

Aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuz, eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak tratatzeko asmoz.

Baina horrek ez du esan nahi komunikazioak horretaz bakarrik izan daitezkeenik: informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Proposamenetarako azken eguna, urriak 4. Informazio zehatzagoa hemen

IEB 2024, bestalde, azaroaren 7an izango da Donostiako Carlos Santamaria gunean.