argia.eus
INPRIMATU
Indultuek ezkutatzen dutena

Nikolas Xamardo Xabier Rodríguez 2021eko uztailaren 07a

Independentzia zaleen alorrean ERC garaile, PSOEk 155eko logika baztertu eta Urriaren 1eko buruzagi atxilotuentzako indultu-proposamenarekin agertu da. Erabaki horrek gizarte espainiarrean haustura sortu eta erreakzio ugari sorrarazi ditu: batzuk (PP, VOX, Ciudadanos), lehen unean, indultuek ezkutatzen duten operazio politikoa ikusteko ez gai, erabat kontra jartzen dira; beste batzuek (enpresariek, elizak, sindikatuek), Espainiari dagokionez ikuspegi pragmatikoarekin, erabat babesten dute.

"Iceta estatutu onetsiaz mintzo da. Zapatero eta Almunia bat datoz ideia horrekin. Aldiz, ERC ezkutaketan jolasten dabil, itxuraz aurpegi independentziazalea erakutsiz"

Ziur gaude, lehenek, bigarrenekoen jarrera ikusirik, ondo ulertu dutela Espainia pragmatikoaren maniobraren transzendentzia; ordea, berean tematuta jarraitzen dute, zeren, itun horrek fruituak ematen baditu, badakite PSOEk luzaroan iraungo duela. Politikan badago kudeatzaile guztiek ezagutu beharko luketen lege bat: aberria agertzen denean (Catalunyaren independentziaren aldeko borroka), haren baitan banaketa sortzen da. Zati bat mugimenduaren xedearekiko fidela da, eta bestea, Estatua agertu eta erreprimitzen duenean, ahultasuna aitortu eta albo batera egin ordez, zapaltzailearen logikan sartzen da. Ikus dezagun zer dagoen operazio horren atzean: gure iritziz, independentziaren exijentzia herritarraren alternatiba gisa, PSOEren eta ERCren arteko itun ongi xehatua dago; hau da, Catalunyarentzako Estatutu bat, erreferendumean bozkatua, gutxienez zepillatua, zaharrak zeukan berritasuna barnebilduko duena.

Azter dezagun beste toki batean jada idatzitako obraren taularatzea. ERCren diskurtso zaharrak, orain gobernuan egonik ezkutatzen duena, zera zioen: independentziazaleak gara; baina, une honetan, independentzia ez da posible soilik botoen %50arekin. Katalanen bi herenak haren alde egon daitezen landu behar dugu. Bitartean, posiblearen alde egiten dugu: Estutu Berria erreferendumarekin.

Egoera berrian PSOE da, sintoma batzuen bitartez, ituna argitara ekartzeko ardura daukana. Iceta estatutu onetsiaz mintzo da. Zapatero eta Almunia bat datoz ideia horrekin. Aldiz, ERC ezkutaketan jolasten dabil, itxuraz aurpegi independentziazalea erakutsiz (amnistia, autodeterminazio erreferenduma eta bisitak Puigdemonti). Kamuflaje-taktika luzagarri hau tarte batean koalizio gobernua mantentzeko premiak behartuta dator, herri-presioa desaktibatu eta proiektu horren aldeko babes bihurtzeko. ERCk konfiantza du, ezen, Estatuaren egoskorkeria negoziazio-mailan, jendea konbentzituko duela, une honetan, Estatutu berri bat besterik ezin dela lortu.

Itunak ezkutatzen duenaren gainetik (politika posiblearen eskulana), esan beharra dago, ezen, politika ezinezkoaren artea baldin bada, Catalunyaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko borrokaz fidatzen garela, eta ez herriaren bizkar egindako itunez.