argia.eus
INPRIMATU
Indian hildako bat gutxienez, tenplu sakratu hindu batera bi emakume sartzeagatik eragindako protestetan
  • Mila pertsona inguru atxilotu dituzte Keralan, 10-50 urte bitarteko emakumeak tenplu hinduetara sartzearen aurkako manifestazio bortitzetan.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 04a
Indiako protestetan polizia manifestari bat eramaten. Argazkia: @el_pais

India hegoaldeko Kerala Estatuko herri ugarik paralizaturik jarraitzen dute, bi emakume tenplu sakratu hindu batean sartu izanak eragin dituen protesten ondorioz. Hildako bat eta mila atxilotu inguru erregistratu dira dagoeneko.

Auzitegi Gorenak pasa den irailean baliogabetu zuen hilekoa izateko adin tartean dauden emakumeek tenplu sakratu hinduetara sartzeko zuten debekua. Lege berriari jaramon eginez, 40 urte inguruko bi emakume asteazkenean sartu ziren Sabarimalako tenplura.

Keralako Gobernuko Pinarayi Vijayan presidentearen arabera, emakumeak tenpluan sartzeko unea historikoa izan da. “Poliziari agindua eman genion emakumeak babestu zitzaten tenplura sartu ahal izateko”.

Legea betetzeko emakumeek dituzten arazoak salatu eta genero berdintasuna aldarrikatzeko, 620 kilometroko giza-katea osatu zuten Keralako bost milioi emakume inguruk. “Emakumeen harresia” bezala ezagun egin den giza-katea, tenpluaren ingurutik Estatuko kapitaleraino iritsi zen.

Giza-kateko irudiak (The Guardian):