Ur edangarri faltagatik India bere historiako krisirik handiena bizitzen ari da, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Indiako gobernutik gertu dagoen think tank baten txostenetik atera dute informazioa. Bertan esaten da herrialde horretan urtero 200.000 lagun hiltzen direla ur garbia lortu ezinagatik.
Informeak dio Indian 600 milioi pertsonak ur eskasia pairatzeko zorian daudela eta 21 hiri lurpeko urik gabe geratuko direla 2020. urterako.