Eskoziako erreferendumean bozkatzeko hilabete eta erdi baino ez da falta eta astearte gauean garrantzia izan dezakeen buruz buruko eztabaida egin zuten telebistan.
Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak independentziaren abantailak nabarmendu zituen, Alistair Darling independentziaren kontrako kanpainako buruaren aurrean.
The Guardian egunkariak eztabaidako momentu batzuk hautatu ditu ondoko bideoan. Afera ekonomikoek garrantzi berezia hartu zuten eta une batzuetan tentsio uneak izan ziren eztabaidan.