Independentismoak gehiengo osoa izango du Kataluniako Legebiltzarrean eta botoen %48,8ra iritsiko da, Público-k irailaren 27ari begira argitaratu duen inkestaren arabera:
Inkestaren ondorio nagusiak honakoak dira:
- Independentismoa (Junts pel Sí gehi CUP) 1.900.000 botoraino iritsiko da, 2012an baino %10 gehiago. 73 eserleku lortuko lituzke, 2012an baino 1 gutxiago. 135 diputatu dira Parlamentuan, beraz gehiengo osoa 68 eserlekutan dada. Emandako botoen %48,8 eskuratuko ditu. Hauteskundeak erraz irabazi bai, baina ez luke lortuko plebizitua irabazteko behar den %50a.
- Gorakada hori, hala ere, CUPen gorakada handiagatik izango da (3 eserlekutik 13ra eta 228.000 boto gehiago). Berez, Junts pel Sí hautagaitzak aurrekoan CiUk eta ERCk batera baino 42.000 (%2,6) gutxiago eskuratuko ditu, 11 eserleku galduz.
- Ciutadans izango da bigarren indar politikoa 21 eserleku (2012an 9) eta 339.000 botorekin.
- Catalunya Si que es Pot-ek 16 lortuko lituzke (lehen ICV-K 13).
- PSC eta PP lirateke galtzaile handienak: PSC 20 eserlekutik 13ra jaitsiko litzateke eta PP 19tik 12-11ra.
- Parteharte-hartzea %67tik %71ra igoko ei da.
- Independentismoaren zenbakiei buruzko datu zehatzagoak nahi dituenak Viçent Partal Vilawebeko zuzendariak egin berri duen artikuluan.