Nafarroako Gobernuaren eraketak aurrera jarraitzen du eta Uxue Barkos lehendakarigaiak, eragile sozialekin erronda egin ondoren, gobernu programa adosteko elkarrizketei ekingo die.
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraz gain (Aldaketa 26 aurrerantzean), PSN ere deituko du (Aldaketa 33 litzateke hori) eta ikusgai dago hauek onartuko duten ala ez. Printzipioz gobernuan ez sartzeko asmoa agertu dute, baina prest dira programaz hitz egiteko.
Gobernuak ukitu sozial handia izan nahi du eta badirudi hor ez dela izango programa adosteko arazo gehiegirik. Hezkuntza, osasuna, krisiarekin baztertuen geratu diren sektore sozialak… horiek izango dira lehentasuna. Arazo handiagoak izango dira hauen sakontasuna adostea eta hauek bideratzeko dirua, garai hauetan aurrekontua edozein gobernuren arazo da eta.
AHT, Gendulain, Nafarroako ubidea
Ez da miraririk sosa kontutan: edo zerga gehiago, edo jarduera ekonomikoa asko handitzen da eta dirua sartu, edo zorra handitu, edo proiektu handietako gastuak murrizten dira. Azken alor hau izango dira gobernuaren norabidearen termometroetako bat. Bidean diren proiektu erraldoiek xurgatu dituzte jada dirutza handiak eta aurrera begira ere erabakigarriak izan daitezke, esate baterako, AHT proiektua, Gendulaineko 18.000 etxebizitza berrien egitasmoa edota Nafarroako Ubidea.
AHTren kasuan, 26ko aldaketaren lau alderdietatik Geroa Baik bakarrik defenditzen du berau, baina ez gaur egun egiten ari den bezala, hegotik iparrera –Castejon-Iruñea– baizik Euskal Y-ari begira, honek bakarrik bermatzen duelako lehentasunezkoa den Frantziarekiko lotura. Beste hiru indarrek aurkako jarrerak agertu dituzte. Lau indar horien artean Geroa Bai litzateke aldeko indar bakarra, baina Legebiltzarrean AHT sostengatzen duten indarrak nagusi dira. Moratoria izano liteke behin-behineko irtenbidea?
Berdintsu Nafarroako Ubidearen kasuan, datozen 30 urteetarako Nafarroako Gobernuak ia 600 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusten ditu bertan. Eta Gendulaingo proiektua dela eta, Nafarroako Gobernuak esana du berau atzera botatzeak 140 milioi euroko kalteordainak ekarrizko lizkiokeela Nafarroako Gobernuari.
Azpiegitura handiak bultzatzen dituzten gobernuak saiatzen dira proiektu handiak atzeraezinak bihurtzen, eta modu bat izaten da kalte ordainetan kostu izugarriak finkatzea proiektuak aldatu nahi dituzten gobernuentzat. Finantza gastuekin jantzita, baina Gipuzkoan hori gertatu zaio EH Bilduri errauskailuaren kasuan EAJren aurreko gobernuak utzitako swap ospetsuekin. Aipatutako hiru hauek adibide garrantzitsuak dira eta funtsezkoa izango da nola bideratzen diren ikustea.
‘Independenteen’ gobernua?
Gobernu motari dagokionez, gero eta indar handiagoa hartzen ari da Geroa Baik ‘independendeekin’ osatutako gobernuarena. Sailak banatzen dituzten koalizio gobernu klasikorik ez bederen. Ez Aldaketa 26, ez Aldaketa 33, zerbait hibridoa baizik.
Gobernu teknikoa? Ez, hori ere ez, edo ez behintzat gobernu teknokrata, Aldaketa 26ko alderdiek garbi baitute gobernuak profil politiko garbia izan behar duela. Funtsean, badirudi Uxue Barkosek gidatutako hainbat sentsibilitate politikotako gobernua izan daitekeela. Programa, pertsonak eta gobernuaren jarraipena adostu beharko dute funtsean, eta hor bai, era batera ala bestera, neurri handiagoan edo txikiagoan, Aldaketa 33 ordezkatuta egotea bilatu beharko litzateke. Gaian murgiltze sakonagoa nahi duenak, Aldaketa 26ko ordezkariek Euskalerria irratian astero egiten duten tertulian xehetasun gehiago aurkitu ahal izango ditu.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”.