Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko akusazioak oinarri dituzten zigorrak bertan behera uzteko eskatu dute, besteren artean Iratxe Sorzabalen kasua oroitaraziz.
Joxe Arregi torturapean hil zutela 41 urte bete diren egunean, Espainiako Poliziak 1993an Indautxuko komisaldegian hil Xabier Kalparsoro oroitu du Sortuk, besteren artean. "Otsailak 13, torturaren aurkako eguna, alde hemendik torturatzailea" lelopean egin duten mobilizazioan adierazi dute leku horretan "milaka euskaldun torturatu dituzte, beren artean ehunka bilbotar".
Xabier Kalparsororen kasuak (lotura honetan berari buruzko dokumentala) garrantzia berezia hartu du ekitaldian, Espainiako Poliziak suizidio gisa planteatu zuena, Gurutze Iantzi Guardia Zibilak torturatuta hil eta hurrengo egunean. Bertsio ofizialaren arabera leihotik bere burua bota zuen 1993an.
JOSEBA Arregi 81ean Madrilen hil zenuten bezala, ANUK 93an hemen hil zenuten. Leiho horietatik botaz edo terroretik ihes egiteko botaraziz. Gaur hemen gaude, Xabier eta beste hildako eta #tortura-tutako guztientzat JUSTIZIA eske eta #oroimena eginez. #memoria pic.twitter.com/GJkHx2hRPy
— Sortu Bilbo (@SortuBilbo) February 12, 2022
Ez bata ez bestea ere, ez ziren sekula argitu. "Aurrean ditugun horiek dira beren proiektu politikoa biolentziaren bidez inposatu dutenak, Espainiaren batasuna inposatu dutenak".
Ekitaldiak Espainiako Poliziaren amorrua eragin du, SUP sindikatuak sare sozialetan publikatu duenez.
Manifestación de Los cómplices de ETA (SORTU), ante la Jefatura Superior del Pais Vasco.
Antes nos mataban y ahora nos acosan e insultan en nuestra propia casa. Se nota que se sienten fuertes. ? pic.twitter.com/yw8X7qIPD0
— SUP PAÍS VASCO (@SUPAISVASCO) February 13, 2022