Bi data berri aurkeztu ditu Muinoko Hotsak egitasmoak: urtarrilaren 31a eta martxoaren 14a. Gaztetxeko oholtza gainean, berriz, Lepora, Lisabö, Red Iron Squad eta Sexty Sexers taldeak.
Urte berriari gogotsu helduko dio Muinoko Hotsak egitasmoak, Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi irratiaren arteko elkarlanak. Urteko lehenengo bi kontzertuen datak eta eszenatokira igoko diren lau banden izenak iragarri dituzte. Urtarrilaren 31an Lepora eta Lisabö taldeek eskainiko dute ikuskizuna, martxoaren 14an, aldiz, Red Iron Squad-ek eta Sexty Sexer-ek.
Urtarrileko kontzertuko sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai Hala Bedi tabernan. Lepora eta Lisabö izango dira ostiral gauari soinu banda jartzeaz arduratuko direnak. Leproa talde gasteiztarrak estreineko kontzertua du urtarrilaren 31koa. Kashbad, Iont, Same Old edota Libe taldeetan aritutako musikariek osatuko proiektu berria da. Lisabö ibilbide luzea du eszenan, 1998an sortu zen banda Irunen eta rock esperimentala dute ardatz, post-rock soinuetatik gertu dabilena.
Bigarren data bat ere aurreratu dute dagoeneko, martxoaren 14a. Gau horretan Red Iron Squad talde gasteiztarrak Sexty Sexers-ekin elkarbanatuko du muinoko oholtza. Red Iron Squad bostekoak 2016aen ekin zion bere ibilbideari eta lehen lan luzea argitaratu berritan dator gaztetxera: "GO". Sexty Sexers, ordea, hogei urteko esperientziarekin dator Gasteizera. 2001ean Nafarroan sortutako bostekoa rock musikaren erreferente bilakatu da