argia.eus
INPRIMATU
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon
  • Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu ekonomikoa biltzea zuen xede besta egun horrek. Nafarroako Gobernuak bultzatu duen meategi proiektua geldiarazteko 3.939 pertsonek izenpetutako helegiteak aurkeztu dituzte.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko apirilaren 23a