argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria zantzuak dituen emakume bat hilik aurkitu dute Asparrenan
  • Asparreneko gasolindegi baten alboan aurkitu dute ostegunean Alemaniako emakume gazte baten hilotza, indarkeria zantzuekin. Guardia Zibilak Jaenen (Andaluzia) gizonezko garraiolari bat atxilotu du kasuarekin lotuta.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 22a
Arabako mugimendu feministaren mobilizazio bat. Argazkia: Hala Bedi.

Hainbat hedabidek zabaldu duenez, atxilotutako gizonak emakumearen hilketa aitortu ostean aurkitu ahal izan du Ertzaintzak gorpua, Asparrena inguruko zeinbait zonalde miatu ondoren. Pasa den astean Alemanian autostopa egiten ari zen 28 urteko emakume baten desagerpena salatu zuten, eta litekeena da ostegunean Asparrenan aurkitutako emakume bera izatea.

La Manadaren auziaren aurkako GAsteizko osteguneko mobilizazioetan mugimendu feministak presente izan du kasu hau.