argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxistatzat jo dute Bidarteko emakumearen hilketa
  • Bi hipotesi zabalik izan dituzte orain arte, baina azkenean indarkeria matxista kasutzat jo da hilketa.  

Amaia Lekunberri Ansola 2018ko maiatzaren 09a
Indarkeria matxista salatzeko 'Women In Black' ekimeneko argazkia (Angie Found)

Iragan maiatzaren 1ean bere bikotekideak hildako Réjane-ren kasua indarkeria matxistatzat jo da. Astebetez bi hipotesi izan dituzte zabalik: liskar baten ondorioz emandako eraso matxista izatea bata, edo bikoteak beren buruaz beste egiteko asmoa eduki izana bestea. Azkenik, indarkeria matxista kasu bat zela argitu da.

Ebazpenaren aurrean mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak gaur arratsalderako Bidarte, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Bidartekoa 18:30etan Herriko Etxearen aurrean izango da, Bilbokoa 19:00etan Arriagan, Donostiakoa 19:30etan Boulevardean, Gasteizkoa 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan eta Iruñeakoa 20:00etan Udaletxe plazan.