argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxistari lotutako 1.762 salaketa jarri dituzte lehen hiruhilekoan, Hego Euskal Herrian
  • Iazko lehen hiruhilekoan baino %6,82 salaketa gutxiago dira jarritakoak, Hego Euskal Herriko epaitegietan. Dena den, martxoan ezarritako alarma egoerak epaitegien jardunari eragin diola onartu du Botere Judizialeko Genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiak.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 14a
Argazkia: Aritz Loiola / Focus

Nahiz eta alarma egoerak ez zuen ekarri martxoan emakumeen kontrako indarkeriaz arduratzen diren epaitegiak gelditzea, pandemiak eragina izan duela eta adibidez etxean erasotzailearekin konfinatuta egon diren emakumeek ezin izan dutela salatu dio Behatokiak.

Kasurik gehienetan biktimek eurek egin zuten salaketa, eta bestela senideek.