argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxistari buruzko formazioa jasoko dute Nafarroako 15 taxilarik
  • Lau prestakuntza saio eskainiko dituzte Nafarroako Gobernuak martxan jarritako ikastaro pilotuan. 

     

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko ekainaren 08a

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) antolatutako jardueretan, 15 taxi gidarik hartuko dute parte: 12 gizonezkok eta 3 emakumek. Proiektua emakumeen berdintasunean hezitzeko ikastaro pilotu bat da, eta Teletaxi San Fermín eta Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) elkarteek egindako eskaeren harira sortu da.

Ikastaroak lau saio izango ditu. Bertan, berdintasunari buruzko prestakuntza eskainiko zaie gidariei, “komunikaziorako eta pertzepziorako gaitasunak” landuz. Lanean aurki ditzaketen emakumeen aurkako erasoei eta indarkeria kasuei nola aurre egin irakatsiko zaie.

Lehenengo saioa

Lehen saioa ekainaren 2an egin zen. César Méndez Teletaxi San Fermín elkarteko komunikazio arduradunak SER hedabideari azaldu bezala, orduan garbi ikusi zen taxi gidariek beharrezkoa duten prestakuntza dela ikastaroa. “Parte-hartzaile guztiek indarkeria kasuak antzeman zituztela ikusi genuen. Bikotekideen arteko eztabaidak daude, edo, negarrez, etxera itzultzen direnean senarrak jipoia emango diela esaten duten emakumeak”.