Nazioarteko Indarkeria Matxistaren aurkako eguna da larunbatean. Euskal Herriko Bilgune Feministak manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko hiriburuetan, “zure egia gurea eginez” lelopean.
Emakumeen hitza zalantzan jartzen duten ororen gainetik, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dituzte azaroaren 25eko mobilizazioen bidez: “Gure hitza zalantzan jartzen duten detektibeen dossierren gainetik, justizia egiten ez duten epaitegien gainetik, gure bizipenak ukatzen dituzten jendartearen errelatoen gainetik, hainbat komunikabideren morbo eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren desitxuratzearen gainetik, zure egia gurea egiten dugu, elkarri aitortzen eta sinesten diogu”.
Euskal Herriko bost hiriburutan egingo diren manifestazioetara agertzeko deia zabaldu dute: