argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxistagatik atxilotu dute gizon bat Getxon
  • Astearte goizaldean izan da erasoa, eta Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 23a
Eraso matxisten kontrako elkarretaratzea (Argazkia: Uriola.eus)

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, gizonak eraso egin zion bikotekide duen emakumeari, biek partekatzen duten etxebizitzan. Emakumeak erasoaren berri eman zion Udaltzaingoari, eta agenteak etxebizitzara gerturatu ziren. Emakumea artatu ostean gizona atxilotu zuten, eta epailearen esku egotera pasa da.