59 urteko gizonak emazteari eta alabari egin die eraso.
Asteazkenean jazo zen gertakaria, 14:00ak aldera, Gasteizko Ehari-Gobeu auzoko etxebizitza batean. Gasteizko Udalaren arabera, gazte batek deiak ohartarazi zuen erasoaz, eta Udaltzaingoa etxebizitzara bertaratu zen.
Aurpegian zauria zuela aurkitu zuten erasotzailearen emaztea. Bikotearen seme-alabek jakinarazi zutenez, beren aitak egin zion eraso, eztabaida baten harira. Alaba ere kolpatu zuen ostean.
Udaltzainek gizona atxilotu zuten, eta ostegunean pasako da epailearen aurretik.