argia.eus
INPRIMATU
Inazio Uria enpresaria hil dute Azpeitian

2008ko abenduaren 03a

Inazio Uria Mendizabal enpresaria Loiolako (Azpeitia) Kiruri jatetxeko aparkalekuan tirokatu dute. Gutxienez bi tiro jaso ditu buruan, egunero kartetan jokatzera joan ohi zen jatetxearen aurrean. Altuna y Uria enpresako goi kargua zen. Euskal Y trenbide sarearen eraikuntza lanetan parte hartzen du enpresa horrek. Hipotesien arabera, ETAk egin du atentatua.