argia.eus
INPRIMATU
Inazio Agirre euskaltzale eta ezker abertzaleko kidea hil da
  • Inazio Agirre Arregi 66 urterekin hil da, bizikletan istripua izan eta hamar egun ospitalean egoera larrian igaro ostean. Tolosarra urte luzez ezker abertzaleko kidea izan da eta egun Sortuko militantea zen.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 18a
Inazio Agirre Arregi. (Arg.:@sortuEH)

2003ko udal eta foru hauteskundeetan, AuB Autodeterminaziorako Bilgunea zerrendetako burua izan zen Gipuzkoan. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, legez kanpo utzi zituen zerrenda horiek. Tolosako zinegotzia ere izan zen.

Horrez gain, euskaltzalea zen Agirre. 80.hamarkadatik 2003ra bitartean, Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria izan zen. Gara egunkarian ere euskararen inguru iritzi-artikulu ugari argitaratu zituen.

Pertsonaia oso ezaguna zen Agirre jaioterrian, Naiz-en irakur daitekeenez. Tolosako inauterizale, bertsozale eta kantuzale amorratua zen eta iaz hartu zuen erretreta.