Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi! Asteartea 13 da, eta gaztelaniazko esaera zahar baten arabera, asteartea eta 13a egokitzen den egunetan ez da komeni ez ezkontzea ezta ontziratzea ere. Bestela ere, inauteri astearteak badu txarretik, edo txarrak erretzetik, eta horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak. Badu tristetik ere, inauterien azken eguna izaten da leku askotan, libertinaje eta libertimendu sasoiaren bukaera. Baina bukaerarekin pentsatzen baino, hobe dugu bitarte horretan dauden festa eta dantzarako aukerez gozatu.
Hemen duzue 2024. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?
Urtarrilak 28, igandea
Urtarrilak 30, asteartea
Otsailak 1, osteguna
Otsailak 2, ostirala
Otsailak 4, igandea
Otsailak 9, ostiral mehea
Otsailak 10, Inaute larunbata
Otsailak 11, inaute igandea edo Zaldunita
Otsailak 12, inaute astelehena
Otsailak 13, inaute asteartea
Otsailak 16, ostirala
Otsailak 17, larunbata
Otsailak 18, igandea
Otsailak 24, larunbata
Martxoak 2, larunbata
Martxoak 3, igandea
Martxoak 9, larunbata
Martxoak 10, igandea
Martxoak 17, igandea
Martxoak 23, larunbata
Martxoak 31, igandea
Apirilak 7, igandea
Apirilak 14, igandea
Apirilak 21, igandea
Apirilak 27, igandea
Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!