argia.eus
INPRIMATU
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia
  • Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten denak egingo direnik.

dantzan.eus 2022ko otsailaren 22a
Arizkungo sagar-dantzariak, 2020an. Argazkia: Maite Eizagirre / Dantzan CC-BY-SA.

Urtarrilean hasi dira ospatzen inauteri goiztiarrenak; maskaradak Zuberoan, kaskarotak Lapurdin,  joaldunak etamozorroak Malerrekan eta Libertimenduak han eta hemen. Azken asteetan ere han eta emen izan da festarik, eta aurten, gutxienez, bi inauteri berri sortu dira. Data nagusiak, berriz, otsaileko azken egunetan izango dira. Oraindik, ordea, Covid-19a dela eta ez da ziurra festa guztiak ohiko moduan ospatzea.

*(k): konfirmatuta; (bb): bertan behera

Otsailak 24, ostegun gizena

    Errenteria: Azeri-dantza (k)

    Eskoriatza: Urdelardero eguna (k)

    Bergara: Sorgin-dantza (k)

    Lezo: Trapujaleen jaitsiera (bb)

Otsailak 25, ostiral mehea

    Artea: Kokomarroak

    Agurain: Porreteroa eta Sorgina

    Segura: Hartzaren esnaera

    Eibar: Kaldereroak

    Gasteiz: Kimuak

Otsailak 26, Inaute larunbata

    Añorga: Dibertimendua (k)

    Oñati: Oñatiko inauteria (k)

    Amezketa: Talai-dantzariak (k)

    Galdako: Altsasuko inauteria (k)

    Durango: Surrandiak (k)

    Beasain: dantza-desfile herrikoia (k)

    Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak (k)

    Olazti: Zamarroak eta Neskak (k)

    Bakaiku: Kamarroak

    Cintruenigo: Zarramuskeroak

    Hernani: Azeri-dantza

    Donostia: Jardinzayen konpartsa

    Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak

    Irun: puska biltzea

Otsailak 27, inaute igandea edo Zaldunita

    Iruñea: Iruinkokoa (k)

    Amezketa: Talai-dantzariak (k)

    Uztaritze: Kaskarotak (k)

    Beskoitze: Kaskarotak (k)

    Itsasu: Kaskarotak (k)

    Lesaka: Goitarrak (k)

    Lesaka: Zakuzarrak (k)

    Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza (k)

    Aretxabaleta: Txino-dantza (k)

    Azpeitia: Elegante eguna (k)

    Mundaka: Atorrak (k)

    Bera: Inude eta artzaiak (k)

    Zalduondo: Markitos

    Abaltzisketa: Txantxoak

    Gernika: Marrauen soka-dantza

    Antzuola: Sorgin-dantza

    Donostia: Jardinzayen konpartsa

    Irun: puska biltzea

    Unanu: Mamuxarro gazteak

Otsailak 28, inaute astelehena

    Goizueta: Puska biltzea baserrietan (k)

    Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean (k)

    Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak (bertan behera)

    Bera: Zingar-arraultze eskea

    Burlata: Martingala

Martxoak 1, inaute asteartea

    Uztaritze: Burrunka, zirtzilak, abereak, Zanpantzar (k)

    Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza (k)

    Erratzu: Damak (k)

    Errenteria: Sardinaren ehorzketa (k)

    Goizueta: Zahagi-dantza (k)

    Eskoriatza: Kukumarroak (k)

    Altsasu: Momotxorroak (k)

    Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak (bertan behera)

    Laudio: Lezeagako sorgina

    Unanu: Mamuxarroak

    Burlata: Martingala

    Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak

    Lekeitio: Estudiantina

    Kanpezu: Toribio

    Arbizu: Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya

Martxoak 5, larunbata

    Baigorri: Libertimendua (k)

    Itsasu: Kaskarotak (k)

    Donibane Lohizune: Kaskarotak (k)

    Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak (k)

    Donamaria: Puska-biltzea (k)

    Karrantza: Marzas

    Trapagaran: Carrascoliendas

    Saratsu: Porreteroa

Martxoak 12, larunbata

    Hazparne: Libertimendua (k)

Martxoak 13, igandea

    Oztibarre: Libertimendua (k)