argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Urdangarin espetxeratua izan da berak aukeratutako Brieva espetxean
  • Bost urte eta hamar hilabeterako kondena du, diruaren bidegabeko erabilera, prebarikazioa eta iruzurragatik.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 18a
Urdangarin Palmako Auzitegiaren irteeran (Argazkia: EFE)

Pasa den astean, Palmako Auzitegiak 82 espetxe eman zizkion aukeratzeko eta Avilako Brieva espetxea hautatu du Urdangarinek bost egun pentsatzen igaro ondoren. Luis Roldán Guardia Zibilaren zuzendari ohia egon zen espetxe berbera.

Pasa den astean, Espainiako Auzitegi Gorenak bost urte eta hamar hilabeterako zigorra ezarri zion Urdangarini, diruaren bidegabeko erabilera, prebarikazioa eta administrazioari iruzur egitea leporatuta. Trafiko- influentzia eta diru zuriketa delituak absolbitu egin zaizkio.

Kalte-ordainak eta isunak ordaintzeko milioi bat euro baino gehiago ordaindu beharko ditu Urdangarinek. Auzitegi Gorenaren arabera, diruaren bidegabeko erabilerarekin 450.000 euro irabazi zituen.

Balear uharteetako Gobernuak urrezko domina kendu dio

1998an Jaume Matasen gobernualdian Urdangarini emandako urrezko domina, kendu egin dio Balear uharteetako Gobernuak.