argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Garcia Koch Itoizko solidarioari omenaldia egingo diote Agoitzen
  • Urtea hasi berritan hil da ibilbide luzeko ekintzailea eta azken agurra egingo diote larunbatean Artzibarren eta Agoitzen senide eta lagunek.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2017ko otsailaren 02a
Iñaki Garcia Koch 2006an egindako elkarrizketa batean (arg: Josu Santesteban)

Itoizko urtegiaren kontrako solidarioen borrokan hartu zuen parte Iñaki Garcia Kochek bete betean. Lehenago ordea okupazio eta desobedientzia mugimenduetan ere ibilia zen, tartean Iruñeko Euskal Jai ezagunaren inguruko mugimenduan. Duela bi hamarkada legez kontra eraikitzen ari ziren Itoizko urtegiaren kontra ekintza zuzenarekin erantzutea erabaki zuen beste hainbat lagunekin batera. Gogotik ordainarazi zioten hautu hori, kartzela eta sasia ezagutu baitzituen.

Joan den urtarrilaren 4an hil zen solidarioa Agoitzen, 53 urterekin. Euskalerria Irratiari bere lagun Julio Villanuevak esan dio kartzela urteek bereziki “markatu” zutela eta heriotza horri lotuta egon daitekeela.

Egindako ibilbidearen esker onez omenaldia egingo diote lagun eta herritarrek larunbatean. Goizean Artzeko zelaian ekitaldia antolatu dute, ondoren bazkari autogestionatua izango da, eta azkenik, Agoitzeko Merkatu plazan omenaldia arratsaldean.

Informazio osagarria:

Iñaki Garcia Kochi Mikel Asurmendik 2006an egindako elkarrizketa: "Otsailean 'libre' izango naiz eta borrokan jarraituko dut"