argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Etxeleku
“ZADen okupazio, autogestio eta autonomia mugimenduko bizipenak jaso ditugu”
  • Notre-Dame-des-Landes-ko ZAD Defendatu Beharreko Eremuaren inguruan liburua argitaratu du Iñaki Etxeleku kazetariak: “ZAD, bizi dutenen ahotik”. ZADaren inguruan dabiltzan profil ezberdineko pertsonei egindako elkarrizketetatik abiatuta idatzi du liburua.

Hala Bedi @halabedi 2018ko abenduaren 06a
Iñaki Etxeleku idazlea bere azken liburuarekin. Argazkia: @txalapartatik

Iñaki Etxeleku bera izan dugu Hizpidean gaur, eta liburuaren nondik norakoak kontatu dizkigu. ZAD proiektuaren sorreratik, pertsona ezberdin hauen bizipenak eta poliziaren udaberriko azken oldarraldiaren eraginak izan ditugu hizpide.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai:

Elkarrizketa hau Halabedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.