argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Bilbao presoak bertan behera utzi du gose greba
  • Iñaki Bilbaok bere borroka ekimena eten egin du, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak informatu duenez eta Lezamako preso politikoak hurbilekoei telefonoz emandako informazioaren arabera.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 20a
ETBren Bilboko egoitzaren aurrean Iñaki Bilbaorekin elkartasunez egindako mobilizazio bat. Argazkia: Sare Antifaxista

Cadizko Puerto espetxean dago Iñaki Bilbao Txikito eta aurretik 50 eguneko gose eta komunikazio greba egin zuen independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko. Egun horietan ospitalera eraman eta indarrez elikatu zutela salatu zuen. Horren ostean gose eta egarri grebari ekin zion 10 egunez. Bigarren borrokaldi honetan ere erietxera eraman zuten arnasa hartzeko arazoak zituela eta. Ondoren beste astebetez izan da gose greban.

Ostegun honetan bertan behera utzi du greba, hurbilekoi telefonoz adierazi eta AEMk jakinarazi duenez.