argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Bilbao presoak aste bete darama gose eta egarri greban
  • Iragan astelehenean ekin zion grebari. Ordutik ez dago bere egoeraren inguruko berririk. Aurretik, 50 egun egin zituen gose eta komunikazio greban.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 09a

Iñaki Bilbao Goikoetxea ‘Txikito’k zortzigarren gose eta egarri greba eguna du azaroak 9ko astelehenekoa. Komunikazioa “ahal duen heinean” mantenduko duela esan zien bere gertukoei greba abiatuko zuela iragartzean, baina hasi zuenetik ez da bere osasunaren inguruko berririk zabaldu. Puerto de Santa Maríako (Cádiz, Espainiako Estatua) Puerto III espetxean dago preso Bilbao.

Mobilizazioak

Euskal preso politiko bizkaitarraren aldeko mobilizazioak izan dira asteburuan: larunbatean Donostian; igandean Bilbon. Astelehenean, Gasteizen deitu dute mobilizatzera, Andra Mari zuritik, arratsaldek 19:00etan.