Azaroaren 9an erietxera eraman dute Iñaki Bilbao preso politikoa, arnasteko zailtasun handiak zituelako.
Amnistia Ta Askatasunak jakitera eman duenez, Iñaki Bilbao "Txikito" erietxean da azaroaren 9az geroztik. Egun horretan aste bat bete du gose eta egarri greban, eta aurretik beste 50 egun eginak ditu gose greban.
Arnasteko zailtasunengatik eraman dute erietxera.
Puerto de Santa Maríako (Cádiz, Espainiako Estatua) Puerto III espetxean dago preso Bilbao.