argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Bilbao euskal preso politikoa gose greba mugagabean
  • Asteazken honetako gauerdian hasi du baraualdia. Horrez gain, ez da ziegatik aterako gose grebak iraun artean. “Euskal Herria independiente, sozialista, batua eta euskalduna” aldarrikatu ditu ekintzaren bidez.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 09a

Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoa gose greban da asteazken honetako gauerditik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) aditzera eman duenez.

Gose greba egiteaz gain, Bilbaok iragarri du ez dela bere ziegatik aterako. “Horrek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere”, argitu du AEMk .

Ekintza politikoaren aldarrikapena ere azaldu du presoak: “Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna”. AEMk bere egin ditu Bilbaoren helburuak, eta etorriko diren gertakariei “adi egoteko” eta elkartasuna adierazteko eskatu du.