argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Arakama euskal presoa eta Agustin Azkarate iheslari ohia etxean dira
  • Azken 24 urteak espetxean igaro ondoren aske geratu da Iñaki Arakama. Agustin Azkarate iheslari ohia Errenteriara itzuli da 30 urte baino gehiagoko erbestealdiaren ostean.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 26a
Iñaki Arakama Zaballako espetxe kanpoaldean bere senideekin batera. Argazkia: Etxerat.

Etxeratek jakinarazi duenez, Iñaki Arakama euskal presoa Zaballako kartzelatik irten da igandean. Arakama ETAko negoziazio taldeko kidea izan zen Aljerreko negoziazioetan. 1989an deportatu zuten Arakama. Dominikar Errepublikan egon zen hainbat urtez, 1997an bertako gobernuak Espainiako gobernuari entregatu arte, Eugenio Etxebeste eta Peio Gantxegirekin batera. Ordutik hainbat espetxetatik igaro da, azken urteak Sevillako espetxean igaro ditu, baina azken egunak egiteko Zaballako espetxera hurbildua zuten. 

Agustin Azkarateren kasuan, 30 urtetik gorako erbestealdiaren ostean bere familia bisitatu du Errenterian. 1986an Guardia Zibilak atxilotu zuen eta tortura latzak jasan zituela salatu du Sortuk. Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten 200 herritar itzuli dira. Gaur egun 41 iheslari daude munduan zehar, zortzi deportatuak.