argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Alonso euskal presoa libre irten da Kordobako espetxetik, 25 urteko zigorra beteta
  • Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, asteazken goizean Kordobako espetxetik libre irten da Iñaki Alonso euskal preso politikoa. Portugaleten sortua, 25 urte eman ditu preso, beti ere Euskal Herritik urruti. Hamalau urte Herrerako kartzelan eman ditu eta beste hamar Cordoban, eta larrutik ordaindu du bere familiak.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 26a
(Argazkia: Etxerat)

25 urtetarako espetxe-zigorra osorik betearazi ostean utzi du libre Espainiako Gobernuak Iñaki Alonso. Kordobako espetxean eman ditu azken 10 urteak, Euskal Herritik 800 kilometrotara urrundua eta aurretik Carabanchelekoan (Madril) eta Herrera de la Manchakoan (Gaztela-Mantxa) eduki zuten. Naiz-ek azaldu duenez, 1995ean atxilotu zuen Ertzaintzak Iñaki Alonso, ETAren ‘Araba komandoa’ren aurka eginiko sarekadan.

Espetxe atarian zain zeuzkan senide eta lagunek presoak Euskal Herriratzea eta horiek isolamendutik aterazea aldarrikatu dute. Iñaki Alonsoren familia izan da senide presoaren urruntea latz ordaindu duten ugarietako bat. 2012an bere arrebak eta berekin zetozen bi lagunek istripua izan zuten Kordobara zihoazela. Gurasoek berriz oso nekez ikusi ahal izan dute semea urte luzeotan, amak azken aldiz 2016an.

Afixa Iñaki Alonsorekiko elkartasunez.