argia.eus
INPRIMATU
Immigrazio politikari buruzko galdeketa egingo dute Suitzan
  • UDC alderdi xenofoboa da herri galdeketaren oinarrian. Baietzak irabaziz gero, Suitzak modu autonomoan kudeatuko luke migrazio politika, zirkulazioa askea dakarren Europar Batasunarekilako hitzarmena deuseztatuz.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 23a

Irailaren 27an bozkatu beharko dute suitzarrek, zehazteko bai ala ez Europar Batasunarekin izenpetu zirkulazio askeari buruzko hitzarmenaren baitan segitzen duten. Baietzak irabaziz gero, akordioa deusestatu eta modu autonomoan kudeatuko luke Suitzak bere migrazio politika. Noski, etorkinen etorrera mugatzea du helburu herri-galdeketaren eskaeraren oinarrian den UDC alderdi kontserbadore eta eskuindarrak. Suitzako lehen indar politikoa da UDC alderdi xenofoboa, 1999az geroztik.

1992an Europako Esparru Ekonomikora ez sartzearen alde egin zuten suitzarrek eta geroztik alde biko hitzarmenak izenpetzen aritu da Europar Batasunarekin. Harremanak gogortu ziren 2014ean, immigraziorako kuota sistema bat planteatzearen alde egin zuelako Suitzak. Giroa eztitu nahian, doi bat atzera egin arren, neurri diskriminatzaileak bozkatu zituen, besteak beste, enplegurako suitzarrei lehentasuna bermatzearena.

1999 izenpetu zuten zirkulazio libreari buruzko hitzarmena Europar Batasuna eta Suitzaren artean.

Bestelako gai batzuei buruz ere bozkatu beharko dute irailaren 27an: aita oporrei buruz, gerra hegazkinei buruz, ihiziari buruzko lege bati buruz eta zaintza arloko zerga apaltze proposamen bati buruz.