Joan den astean Senegalgo herritar bat atxilotu zuten Bilboko San Frantzisko auzoan paperak ez edukitzeagatik. Manifestazioa egingo dute gaur atxilotua libre gera dadin eskatzeko.
Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa 19:00ean. SOS Arrazakeria eta Mbolo Moy Doole erakundeek deitu dute, “poliziak auzoetan egiten dituen sarekada diskriminatzaileen aurka" kaleak hartzera.
Erakundeek adierazi dute datozen asteetan immigrantean euren herrialdeetara itzultzeko bi hegaldi berri daudela antolatuta. Lehenengoa maiatzaren 25ean izango da Nigeriara. Bigarrena Senegalera, maiatzaren 29an.
Hegaldien gutxieneko kupoa betetzeko asmoz, Espainiako Polizia bi nazionalitate horiek dituzten herritarren aurka joango dela ohartarazi dute kolektiboek.