Imanol Vicente gazteak Martuteneko espetxean aurkeztu du bere burua asteazkenean, senideen eta hainbat adiskideren laguntzaz. Segiko kide izateagatik Espainiako Audientzia Nazionalak sei urteko zigorra ezarri zien zortzi gazteetako bat da Imanol.
Vicente ez zegoen ostiral goizaldean Donostiako Boulevardean, Ertzaintza Aske Gunean sartu eta bertan herri harresiak babesturik zeuden beste sei zigortuak atxilotu zituenean. Hamaika egun iraun zituen Aske Gunearen planteamenduarekin bat zetozen Vicente eta Nahikari Otaegi, zortzigarren zigortua, baina biek arrazoi pertsonalengatik ezin izan zuten gaua bertan eman.
Otaegik aste honetan entregatuko zela esan zuen Euskal Irratiek egindako elkarrizketa batean, baina oraindik ez du bere burua aurkeztu.
Martutenen aurkeztu den gazteari elkartasuna adierazteko bi deialdi egingo dira gaur. 19:30ean elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean, bertan eztabaidatuko baita gaur Aske Gunearen aurkako mozioa. Kamiseta laranjekin agertzeko eskatu dute. 20:00etan beste elkarretaratze bat egingo da Anoetako errotondan.
Vicentek txio hau bidali zuen espetxera zihoala adieraziz eta eskerrak emanez:
Ertzainenjokuzikinarenondoriozgaurjun beharkonirekabuzespetxera. Ni takausakideibabesa emateatikmilaesker bihotzez
— imander (@imander8) 2013 apirila 24