argia.eus
INPRIMATU
Ikusmin handia Otegiren Belodromoko agerraldiari begira
  • Anoetako belodromora itzuliko da larunbatean Arnaldo Otegi, espetxetik irten eta lau egunera. Jende andana bertaratzea espero dute antolatzaileek; belodromoa betetzeko aurreikuspena izanik, karpa bat muntatu dute.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 04a
Asteartean, espetxetik irten zenean, ongietorria egin zioten Elgoibarren. (Arg: Dani Blanco)

Belodromoak 8.500 pertsona bil dezake gehienez eta karpak 5.000 pertsonako muga du. Autobusak antolatu dituzte hainbat herritan eta antolatzaileek xehetasun askorik eskaini ez arren, esangura handiko ekitaldia espero da.

Larunbatekoa ez da Otegik Anoetako Belodromoan eskaintzen duen lehen agerraldia. 2004an, esaterako, “Orain herria, orain bakea” proposamena aurkeztu zuen, 15.000 pertsonaren aurrean.

Otegi kartzelatik ateratzeak eragina izan du testuinguru politikoan. PPko militante Esperanza Aguirrek salatu du Arnaldo Otegik “askatasunaren heroia” dirudiela, “talde armatuko kide” izatea egozten zaionean. Pablo Iglesias eta Albert Riveraren arteko eztabaida ere eragin du gaiak. Espainiako Kongresuan ere ika-mika gogorra eragin zuen Iglesias eta Pedro Sanchezen artean.