argia.eus
INPRIMATU
Ikusi Elizondoko finalaurrekoa zuzenean
  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak zuzenean ikusi ahalko dituzue hemendik aurrera ARGIAn. Bertsoa.eus-ek eta EITBk jarraituko dituzte saioak bertatik eta heurei esker izango dugu streaming bidez eskaintzeko aukera.

    Gaur Elizondoko Baztan pilotalekuan egingo da lehen finalaurrekoa eta bertan arituko dira Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia; gai-emaile lanetan, berriz, Amaia Castorene Luro izango dute.

Bertsoa.eus @bertsolaritza 2022ko urriaren 22a