Gaur, azaroak 26, Baionan egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken bigarren finalaurrekoa. Bertan, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Unai Agirre Goia izango dira kantatuko duten sei bertsolariak, Ainhoa Larretxea Agirre gai-emailearen gidaritzapean.