argia.eus
INPRIMATU
Ikusezina
  • Duela bost urte etxea erosi genuen bikotekideak eta biok. Oso zaharra izateagatik, barruko erreforma osoa egin behar izan genuen. Ia gauza guztietarako profesional baten laguntza eskatu behar, baina baziren beste hainbat gure kasa egitea erabaki genuela, trebetasunari pultsua eginez. Baina horien guztien artean, asko, egiteke gelditu ziren. Xehetasun txikirik, hasieratik patxadaz osatuko liratekeela pentsatzen genuen eta .

Aritz Díez 2020ko apirilaren 04a

Etxeko sarrerako ate berria jarri zigutenean, laster igarri genuen ingurutik aire korronte txiki bat ateratzen zela kanpora, hortaz, burdindegi batean gomazko zintatxo bat erosi nuen atea ixtean espazio hori estal zedin. Urte hauetan, batez ere neguan, kezkatuta bizi izan naiz etxeko beroa arrail kaskar horretatik ihes egingo zitzaidala pentsatuz. Beroa etxe batean oso inportantea da, eta barnean mantentzea, izakiak ikasi eta garatutako abilidade bat izan da historian zehar.

"Izugarri hunkitu nau ikusteak nola nire izeko, egoitza batean adintsuak zaintzen lan egiten duen emakume bat, funtsezkoa deklaratua izan du estatuak. Inoiz imajinatuko ez nukeen laudorio poetikoena iruditzen zait"

Ez oso, baina akordatzen nintzenean, artega, egonezin batek inguratzen ninduen. Eta sofan eserita, adibidez, nola nire babeslekutik hain estimatua den bero hori ihes egiten zitzaidala sentiarazten zidan. Nola apurka, habian erosotasuna ematen didana, nire arduragabeko begiradaren aurretik igarotzen zen . Baina ez nuen inoiz konpondu.

Bada, atzo azkenik, orain dela hainbeste denbora erreminten kutxan gordeta zeraman gomatxo hori jarri nuen. Ez diot berrogeialdi honi erromantizismoa ezarri nahi,  baina bai bere aurpegi baikorra ikusi. Zergatik ez? Beharbada, ahaztuak edo geroratuak gelditu ziren gauza guzti horiek gauzatzeko baino ez zaigu balio, baina behintzat, zerbaiterako balio izan du.

Bost urte geroago, ateko gomatxoa jarri dut, eta neurri batean ondo sentitzen naiz. Nolabait, eta huskeria bat iruditu arren, pandemia bat etorri behar izan da bizitzan ditudan zulo horiek betetzeko, estimatzeko... Gizartean, bizitzan bezala, garrantzirik ematen ez diegun gauza horiek ere baztertzen ditugu, eta era berean, behar ditugunera arte, ez diegu arretarik jartzen.

Aurreko egunean alarmazko egoeraren barruan, funtsezkoa ez den aktibitate ekonomiko guztia geldituko zela iragarki zuten. Eta ateko arrailarekin gertatu zaidan bezala, ematen du pandemia bat etorri behar izan dela ofizialki deklaratzeko funtsezkoa dena. Orain, sanitarioak aparte, funtsezko deklaratuak izan dira garbitzaileak, okinak; orain, ofizialki, ezinbestekoak dira fruta-egileak, ospitale bateko sukaldariak, supermerkatuko kutxazainak edo etxez etxeko zaindariak.

Izugarri hunkitu nau ikusteak nola nire izeko, egoitza batean adintsuak zaintzen lan egiten duen emakume bat, funtsezkoa deklaratua izan den estatuak. Inoiz imajinatuko ez nukeen laudorio poetikoena iruditzen zait. Poetikoa diot, errekonozimendurik onena dagokien ordaintzea eta lekuan jartzea izango bailitzateke.

Patuaren broma bat izango balitz bezala, sistema honen barruan orain arte zigortuen eta ahaztuen izan direnak, gaur bertan badira mespretxatu dituen sistema hori bera eusten dutenak.

Apika, pandemia bat etorri behar izan da gu guztiok eusten gaituenari errekonozimendu bat egiteko. Ateko arrailarekin gertatu zaidan legez, gizarteak ikastea bakarrik espero dut, arraila horretatik etxe barneko hain preziatua den bero horrek ihes egin ez dezan.