Ikus gaitzazuen

  • Samurtasuna. Maitasuna. Naturaltasuna. Sumindura. Elkartasuna. Horiexek izan dira aurreko asteetan “Ekaitz etxean” gizarte-ekimenaren haritik, Gasteizko kaleetan barna barreiatu diren sentimenduak.


2012ko urtarrilaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Ekaitz Samaniego artxiboko irudi batean

Ekaitz Samaniego, 22 urteko gaztea, bertsolaria eta Kazetaritzako ikaslea izan da harrabots solidario honen iturria. Ekaitz kartzelaratzeko agindua dago. Auzitegi Nagusiak zortzi urteko zigorra ezarri berri dio ustez Segi erakundeko kide izategatik eta tranbiako markesina baten aurka (ustez ere) eraso egiteagatik. Berak ukatu egin ditu akusazioak. Bere egoera salatzeko hainbat ekintza burutu dira: itxialdi bat Los Angeles elizan, giza-kateak, bertso-saioak, manifestazioak, besteak beste. Hainbat gizarte eragilek eta sektore desberdinetako ordezkarik bat egin dute gaztearekin. Artikulu honen egileok Kazetaritzako irakasleak gara EHUn. Hori dela eta, ondorengo gogoeta hauek egitera derrigortuta gaudela uste dugu, besteak beste, bere egoera bidegabea dela iruditzen zaigulako.

Etikaz kanpo. Kazetaritzako profesionalak bere iturriak egiaztatu behar ditu; beti. Urrezko araua da. Han eta hemen. Hainbat komunikabidek ez dute printzipio hori errespetatu. Ez kasu honetan bakarrik, beste hainbatetan ere ez. Frogatutzat eman dute egiaztatzeke zeuden akusazioak. Komunikabide askok, Ekaitz epaitu zuten epaileen aurrean agertu baino lehen.

Neurriz kanpo. Mendeku usaina sumatzen da kasu honetan. Samaniegori leporatzen zaizkion ustezko delituak, Gasteizen burutu ordez, Sevillan, Toledon edo Caceresen gertatu izan balira ondorio penalak ez ziratekeen horren gogorrak izango. Gehienez isun administratibo batekin kitatuko ziren zorrak. Hemen ez; hemen zigor eredugarriak ezarri behar dira. Espainiako Justiziak salbuespen legedia ezarri du euskal auziarekin zerikusirik izan lezaketen ustezko delituak epaitzeko. Espainiako legedi antiterrorista Europako gogorrena da eta munduko gogorrenetakoa. Susmoetan oinarritzen da, edozein polizia-funtzionariori guztizko egiatasuna onartzen zaio eta akusatua da bere errugabetasuna frogatu behar duena eta ez alderantziz zuzenbidezko estatu demokratikoetan gertatzen den bezala.

Denboraz kanpo. ETAk bere jarduera armatuaren amaiera aldarrikatu zuen joan den urriaren 20ean. Egitate objektiboa da. Testuingurua aldatu egin da. Oso zorioneko albistea izan zen. Gatazka, ordea, ez da amaitu. Hainbat korapilo daude oraindik ere askatu gabe: alde guztietako biktimei zor zaien aitormena, adiskidantza, preso politikoen askapena, eskubide zibil eta politikoen onarpena, erabakitzeko eskubidea… Justiziak bere lana egin behar du, jakina. Justiziak ere gatazkaren konponbidean egin lezakeen lana oso garrantzitsua izan da toki guztietan. Ez gara ezer deskubritzen ari. Ekaitzi ezarri zaion zigorra beste garai batekoa da. Ez da oraingoa.

Azken asteotan, mutil honen inguruan antolatu diren ekintzetan, harritu gaituzte protagonistak erakutsi duen patxadak eta naturaltasunak. Sufritu duela nabari zaio. Gaizki pasa duela ere bai. Baina lasai ikusten da. Urtea hastearekin batera gordeleku batean ezkutatzea erabaki du: “gordelekura joan naiz nire egoera ikusgarriago egiteko”. Gordeleku ikusgarria. Oximoron bitxia.

Behin Marcos azpi-komandanteari kazetari batek galdetu zion: zergatik erabiltzen dituzue mozorroak, zergatik ezkutatzen zarete?. Berak honela erantzun zion: Aurpegia mozorrotu gabe generamanean inork ez zigun begiratzen. Orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako. Beraz, garbi dago: ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia, ikus gaitzazuen.

Urtarrilaren 14an, Ekaitz Samaniego etxean izateko manifestazioa deituta dago. Guk ere bat egiten dugu deialdi horrekin. Ekaitzekin egin den injustizia agerian uzteko. Ikus dezaten. Ikus gaitzazuen.

Informazio gehiago:

Ekaitz Samaniegoren mezua bertsotan YouTuben.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude