Karpeta Urdinak torturari buruzko dokumentalak jaso du 2023ko ikus-entzunezko saria. Kriminologiaren Euskal Institutuak frogatuta utzi duen torturatuen errealitate gordina argitara eta pantailetara kalitate handiz ekartzeagatik eman diogu saria, besteak beste. Lana zuzendu duen Ander Iriartek eta Katti Pocheluk jaso dute saria.
Honengatik saritu du Karpeta Urdinak dokumentala ARGIAk:
"Euskal Herrian ez dugu Guantanamorik, edo Abu Ghraib-ik. Ez ofizialki, bederen, nahiz eta frogatu ahal izan den Hego Euskal Herriko eta Espainiako komisaldegietatik pasa diren 20.000 euskal herritarren artean 5.000 baino gehiagok tortura sufritu dutela.
Ikusezina argitara ekartzeak, berez badu garrantzia, baina are gehiago, asmo politikoak dituen ezkutuko praktika hori masiboa eta sistematikoa izan bada. Egia ofizialak superprodukzioen bitartez kontatzen diren bitartean, herri baten tragedia isilean itota uzteko arriskua dago. Eta horregatik, milaka lagunen bizipenek apalategi batean ahaztuta amai ez dezaten, ezinbestekoak dira honelakoak bezalako lanak.
Berriz horrelakorik gerta ez dadin, estatuen biolentziaren biktima diren eta erreparaziorik ez duten milaka lagun horiekiko zorra kitatzen laguntzeko".
Entzun sarituen hitzak:
Ander Iriartek (@theiriarte) eta Katti Pocheluk jaso dute Ikus-entzunezko Argia Saria 'Karpeta Urdinak' dokumentarengatik. Entzun euren hitzak saria jaso ostean. #argiasariak pic.twitter.com/dCBuku1g8S
— ARGIA (@argia) January 27, 2023