argia.eus
INPRIMATU
Ikurrinaren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon abuztuaren 22an
  • Bilboko konpartsetan lanean dabiltzan hainbat herritarrek deituta, ikurrinaren aldeko manifestazioa egingo dute hilaren 22an Bilbon, Aste Nagusiko egun handian. 13:00etan plaza Eliptikotik abiatuko da, "Geurea ikurrina" lemapean.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 14a
Borja Irizar konpartsakidea manifestazioaren aurkezpen-agerraldian. (Arg.:uriola.info)

Sonia Vilamor txupinera ohiak eta Borja Irizar konpartsakideak eman dute mobilizazioaren berri, asteazken goizean beste herritar batzuekin batera Arriaga plazan egindako agerraldian. Hauen esanetan, Aste Nagusian, jai herrikoien ereduaren sostengua "aldarrikapena eta konpromisoa" izango dira. 

Ikurrinaren 120. urteurrenean, "munduaren luze-zabalean euskaldun guztiok identifikatzen eta batzen gaituen ikurra" ikurrina dela aldarrikatuko dute. Horrekin batera, "ikurrinak urteetan jasandako jazarpena" eta "ikur arrotzen inposizioa" salatu nahi dute mobilizazioarekin.

Helburu hiroikoitza duela azaldu dute: euskal sinboloak normalizatzea, Bilboko kaleetako paisaia errealitate nazionalaren adierazgarri izatea eta Bilbo Euskal Herriko mapan kokatzea.