argia.eus
INPRIMATU
Ikurrina jartzea “lege iruzurra” dela dioen sententziaren aurka helegitea aurkeztuko du Iruñeko Udalak
  • Txupinazoan ikurrina jartzea "lege iruzurra" dela esan zuen atzo epaile batek. "Lehenbailehen eta koherentziaz" ariko direla esan du Joseba Asiron alkateak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko martxoaren 08a
Iaz ikurrina jarri zuten Iruñeko Udaletxean.

Gobernua sostengatzen duten lau alderdiek akordio programatikoan adostu zuten Sinboloen Legea aldatzea.

Nafarroako ikurren legeak debekatu egiten du ikurrina udaletxeko balkoian jartzea. Legearen arabera, "atzerriko herrialde, erkidego edo udalerri baten bandera" jarri ahal da, "salbuespen moduan", betiere leku horretako agintariek bisita ofiziala egiten badute.

Nafarroako hiriburuko Udalak argudiatu zuen EAEko bi legebiltzarkide bertan zeudelako jarri zuela ikurrina. Epaileak,ordea, esan du EAEko legebiltzarkideena ez zela bisita ofiziala izan.

Gainera, magistratuaren hitzetan, Gernikako Estatutuak ez die ordezkapen ahalmenik ematen bi legebirtzalkideei. Haren ustez, udaletxean ikurrina jarri ahal izateko gonbidatu zituzten.

Kontraesana epaileen artean

Beste epaile batek dio ikurrina Berriozarko udaletxean jartzea legezkoa izan zela, eta, beraz, kontraesanak sortu ditu epaiak. Garrantzitsua da aurrekaria, izan ere beste bost udalerri egoera berean daude: Lizarra, Leitza, Etxarri-Aranatz, Oteitza eta Lakuntzako udalak ere zigortu nahi ditu Iruñeko administrazioarekiko auzietako 2. aretoak.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]