argia.eus
INPRIMATU
Sanferminak abiatu dira, ikurrina balkoian eta eraso sexisten aurkako kontzientziarekin
  • Bost masta jarriak zituzten aurtengo Sanferminetako txupinaziorako Iruñeko Udaletxeko balkoian. Azken momentura arteko ikusminaren ondoren, ikurrina ere zintzilikatu dute txupinazorako.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 06a
(Arg.: Ane Zurutuza).

Oharra kaleratu du Udalak balkoian jarri bezain pronto, erabakia azalduz. Izan ere, Espainiako Gobernuaren Delegaritzak kentzeko mehatxua egin du aurten ere. Nolanahi, jaien hasierarako mastan jarraitu du ikurrinak.

Plazan sartu dituzte euskal presoen aldeko "Maite zaituztegu", "Altsasu aske" edo "Oreretako 4ak askatu" leloak dituzten beste ikur batzuk ere.

Iazko jaietan herritarren haserrrea eragin zuen bortxaketaren ondoren, aurtengo Sanferminetan eraso matxisten aurkako lanketa berezia egin du Iruñeko Udalak, besteak beste prebentzio lana eginez eta erasoak eragozteko baliabideak jarriz.