argia.eus
INPRIMATU
Ikurren legea berritzeko proposamena lantzen ari da Geroa Bai
  • Gaur aurkeztuko die proposamena gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei. Proposamen horren arabera, instituzio bakoitzean ikurrina edo beste ikur bat jartzeko aukera izango litzateke.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko irailaren 25

Egungo Ikurren Legeak sortzen dituen arazoak konpontzeko borondatearekin Geroa Baik legea bera erreformatzeko proposamena jarri du mahai gainean. Arratsaldean aurkeztuko die Nafarroako gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu-ri.

Proposamen horren arabera, instituzio bakoitzean ikurrina edo beste ikur bat jartzeko aukera izanen litzateke, beti ere bertako ordezkari politikoen gehiengoak hala erabakiko balu.

Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentari eta eledunak seinalatu du Ipar Euskal Herriko hainbat erakunde ofizialetan beste banderen pare jartzen dutela ikurrina, gehiengoz, hala erabaki dutelako.

Oharra: Euskalerria Irratitik ekarritako albistea lizentzia libreei esker.