22 eta 25 urte bitarteko bost polizia izan kargugabetu dituzte Alemanian. Recklinghausen, Kleve eta Borken hirietako agenteak dira, eta horietatik lau, polizia etxeetako buruzagiak gainera. Datuen arabera, geroz eta harreman zuzenagoa dago Alemaniako Poliziaren eta utraeskuinaren artean.
22 eta 25 urte bitarteko bost polizia agente kargugabetu dituzte Alemanian, ikur naziak eta haur pornografia trukatzeagatik. Ipar Renania-Westfalia zonaldeko Recklinghausen, Kleve eta Borken hiriko agenteak ziren guztiak, horietatik lau polizia etxeetako buruzagiak.
Recklinghausengo Poliziaren lehendakari Friederike Zurhausenek agentealk kargugabetu dituela azaldu du, “akusazio larriak” direla eta. Herbert Reul barne ministroak ere gaitzetsi egin du gertatutakoa.
Alemanian debekatua dago nazismoaren zabalpena egitea, edozein delarik ere horren helburua. Ondorioz, legez kanpokoa da nazismoarekin lotura duten ikurrak zabaltzea, garaiko buruzagien gorazarrea egitea eta antzerako ideiak zabaltzea.
Debekua ez da nahikoa
Alemaniako agintariek eskuin muturra Alemaniako "arazo nagusia" dela adierazi zuten 2020an. Horren adibide da azken sei urteetan Ipar Renania-Westfalian ezarri dituzten 105 zigor, kasu guztiak ultraeskuinarekin lotuta.
2020an bertan, armadako talde oso bat kargugabetzea erabaki zuen Alemaniako Gobernuak, militante neonaziekin “harreman zuzena” izateagatik. Bide beretik, 2017 eta 2020 urteen bitartean Polizia Federalean guztira 370 kasu atzeman zituzten, eta gobernuak “egiturazko arazo” gisa izendatu zuen gaia.